XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Errandonea eta Arretxe

TXOMIN GARMENDIA

ESKUZKO eta banakako pelotarien txapelketa azken txanpatara iritxi zaigula esan bear.

Gaur egoardian jokatuko dira Donosti'ko Atano III'nean, Errandonea eta Arretxe, eta irabaztunak, Eugi'rekin azkena jokatu bearko du maiatzaren 12'an.

Beraz, denboraz jakingo degu nork jazten dun txapel aundia.

Errandonea ez degu zenbait bezin indartsua, baiña bai burutsua.

Zerbaiteagatik dabil lenengo puntan eta berari irabazteko lan asko egin bear izaten du edozeiñek.

Aurten badegu kezka bat ordea Bera'n bizi dan lesakatarrarekin: eskuak bear bezela erantzungo ote dioten alegia.

Arretxe ez bai degu auntzen gaueko eztula!

Partidu on bat izan dedilla; badaukagu premi ederra!

Bakoitzak geuren iritziak ditugu eta nik ere busti nai nuke oraingo ontan: gaurko partidua Arretxe'k irabaziko du eta txapeldun Eugi ertengo zaigu.

Usteak erdia ustel dio esaera zarrak, eta orrelako asko ez al zaigu gertatzen ari aurtengo txapelketa ontan?

Martxoaren 16'an asi zan txapelketa, amabi pelotari izendatuta; zortzi partidu badira jokatuak eta zenbat erten dira onak?

Amabi pelotari oietatik, erdiak ez ote ziran bigarren maillakoak?

Zorioneko dirua!

Gu, txapelketako berriak jakiten asi giñanean, bi urtetik bein jokatzen zen txapelketa; baiña diru zaletasunak eraginda urtero jokatzea erabaki izan eta ala jarraitzen du geroztik.

Orain ere bi urtetik bein jokatuko balitz, ez ote luke geiago luzituko?

Gelditzen zaizkigun bi partidu auek emango al digute berea, pelotazaleak konporme gelditu gaitezen.

Oraingo itxuraz, Naparro'n izango degu piskabateko txapelduna.

Joan ziran nunbait Atano'ren, Gallastegi'ren, Soroa'ren eta abarren garai aiek.

Eta, jokatu berri degun Beloki eta Eugi'ren partidutzaz zer esan?

Joko aurretik ots aundiak diranean, askotan ala izaten dira ondorenean ere eta ala gertatu da oraingo ontan.

Ondoren oiek onetik izan balira utsa!

Ogeta pelotalekua eta pelotak Beloki'rentzat bakarrik txartu al ziran?

Eugi'ren aldetik ez bai gendun kejarik txikienik entzun.

Galtzen duenak sarri izaten ditu milla aitzaki eta ori ez ote da izango Beloki'ri gertatu zaiona?

Burladarra askok uste degun bezin ondo ote dabil?

Martxoaren 17'an, Eibar'en, Titin'ek eta Zezeaga'k sei tantotan utzi zituzten Unanue eta Beloki.

Txalpelketarako gertutzen ari zan aitzakia jarri zun txapeldunak.

Martxoaren 30'an, Eibar'en, txapelketako partidua jokatu zun Beloki'k Irazola'n aurka eta bizkaitarrak bederatzi tanto egin zizkion.

Pernando Bezerril'ek biramonean onela zion eguneroko ontan: A Beloki le costó soltarse.

Goiko mailara iristea oso zaila izango da, baiña askoz zaillagoa derizkiot mailla orri eustea.

Beloki eta beste asko ditugu lekuko.